XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Umerik gehienek oso ongi onartzen dituzte aldaketa hauek eta hobe da inola ere umea ez bortxatzea; elikagairen bat errefusatzen badu hobe ez insistitzea, eta geroago beste saio bat egitea.

Aldaketa guzti hauekin lehen urtebetea egitean, umea pertsona helduen elikadura-moldeetara egokitu da eta erosotasun osoz sar daiteke familiaren elikadura-ohituretan.

Lau otordu egingo ditu normalean: esnez eta irinaz egindako ahia goizean, purea eguerdian, frutazko ahia arratsaldean eta berriro ere irina eta esnea gauean.

VI. UMEAREN GARAPEN PSIKO-MOTOREA. VI. 1. BRUNET-LEZINE-ren testa Hilabete

- Eserita jarriz gero burua jasotzen du noizean behin.

- Ahoz behera jarrita, burua jasotzen du, baina erori egiten zaio.

- Ahoz behera, zangoak tolestu egiten ditu, arrastaka joango balitz bezala.

- Ahoz behera, bere ikus-eremuan ezarritako eraztun-pendulu bati adi-adi begiratzen dio.

- Txilinaren hotsari erantzuten dio.

- Begiratua behatzailearen aurpegian finkatzen du.

- Bere eskuan sartutako hatza fuerte-fuerte estutzen du.

- Hots gutural txikiak egiten ditu.

- Negar egiteari uko egiten dio, mintzatzen ari den norbait hurbiltzen zaionean.

- Bularra hartu aurretik, hurrupaketa-mugimenduei ekiten die.

2 hilabete - Burua zutik (tente) eusten du, denbora laburrean, eserita dagoela.

- Ahoz behera jarrita, burua eta bizkarra jasotzen ditu.

- Buruz gora etzanik eta besaurreetatik tiratzen zaionean, buruari eusten dio.

- Buruz gora etzanik, eraztun-penduluaren mugimendua alde batetik bestera jarraitzen du.

- Alde egiten duen pertsona bati jarraitzen dio begiekin.

- Behatzailearen aurpegiari mimikaz erantzuten dio.

- Bizkarraren gainean etzanik, alde batetik bestera ematen du buelta.

- Zenbait hots bokalizatzen du.

- Burua albo batera mugitzen du, eta hitz egiten zaionean geratu egiten ditu mugimendu horiek.

- Amari farre egiten dio.

3 hilabete - Eserita dagoela burua zuzen mantentzen du.

- Ahoz behera etzanik besaurreen gainean apoiatzen da.